Izaskun Muxikak ipuin kontaketa egingo du Udal Bibliotekan hilaren 29an

Imanol Beloki 2015ko urt. 9a, 09:55

Izaskun Muxika antzezle eta kontalariak ipuinak kontatuko ditu urtarrilaren 29an Udal Bibliotekan, 18:00etan. Ibilbide luzea daukan Muxikak; Euskal Herriko liburutegi, ludoteka eta ikastetxe askotan ibili da ipuinak kontatzen gaur egun arte, eta oraingoan Eskoriatzara etorriko da. Besteak beste, Ibili alai, ipuinetan blai; Munduko ipuinak eta Izeba Joxepiren baserria kontakizunak eskaini ditu, eta, euskarazko kontaketara umeak hurbiltzeko gonbidapena egin dute Udal Bibliotekatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak