Atxorrotzen egindako indusketa arkeologikoen erakusketa

Imanol Beloki 2014ko abe. 13a, 11:00
Ibarraundi museoak, Atxorrotxen egindako bisita gidatua. | goiena

Atxorrotzen abuztuan egindako indusketa arkeologikoaren VI. kanpainan aurkitutako elementu esanguratsuenak ikusteko aukera izango da egunotan. Bada, Iñaki Sagredok egindako aukeraketan, Erromatar garaiko txanponak eta halako objektuak ikusteko aukera izango da han.

Ibarraundi museoan egongo da erakusketa abenduaren 15etik 18ra. Goizez, 10:00etatik 14:00ra, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Hain zuzen ere, Atxorrotzeko historia ezagutzeko aukera izango du bertaratzen denak.

Hezkuntza erromatarra

Bestalde, Erromatar garaiko hezkuntzarekin lotutako elementu nagusien errepliken erakusketa egongo da Udal Bibliotekan.

Hilaren 15etik 19ra egongo da erakusketa zabalik. Bertan, argiztapen-tresnak, joko-taulak, idazketa materiala, eta halako objektuen erreplikak eta azalpenak egongo dira. Erakusketa 10:30etik 20:00etara izango da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak