Eskohitza erakusketa egubakoitzera arte egongo da zabalik

Imanol Beloki 2014ko abe. 3a, 17:10
Kultur etxean dagoen Eskohitzaren inguruko erakusketa. | imanol beloki

Aste osoan Eskohitzaren inguruko informazioa egon da ikusgai kultur etxeko lehenengo solairuan. Egubakoitzean izango da erakusketa ikusteko azken eguna, eta 10:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik, nahi duenarentzat.

Orain arte egindako proiektu guztien balorazioa eta hurrengo hiru urteetarako eskoriatzarrek egindako ekarpenen informazioa dago ikusgai.

Erakusketa hiru zatitan dago banatuta: lehenengo zatian, azaroaren 8an, Manuel Muñoz kiroldegian egin zen Eskohitzaren 4. ekitaldian esan zirenak aipatzen dira, han egin ziren hiru ariketak azalerazita: proiektu guztien puntuazioa eta balorazioa, egiteko dauden proiektuen garrantziaren araberako sailkapena eta Eskohitza ekimenean egon zirenen proposamen eskaerak.

Bigarren zatian, berriz, azaroaren 16an, Eskohitza gaztean eginiko ekarpenak aipatzen dituen gunea dago.
Hirugarren zatian, Udalak dituen lau proiektu berriren ideien informazioa dago: kiroldegiko kanpoko igerilekua, Itxaurtxuetako haur parkea, auzo-konposta eta erdiguneko zirkulaziorako proposamena.
Batez ere, Eskoriatzako kanpoko igerilekua kentzearen inguruko proposamenak nahi ditu Udalak, eta hiru aukera proposatu ditu: ur joko eremu bat sortzea, padel kantxa bat egitea edo belardi zabala uztea, eguzkia hartzeko, adibidez.

Iritzia emateko aukera

Erakusketara joaten denak Udalak egin nahi dituen lau proiektuen inguruan iritzia emateko aukera izango du, han egongo den plantilla bete eta eskaera-orri hori udaletxe, kiroldegi, kultur etxe edo liburutegiko gutunontzietara eramanda.

Erakusketara gerturatu ezin duenak, berriz, nahi dituen ekarpenak egin ditzake partehartzea@eskoriatza.net helbidera idatzita. Hala, azaroaren 8an egin zen Eskohitzaren ekitaldira joan ez zirenek beste aukera bat izango dute nahi dituzten ekarpenak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak