Aurreko partiduan, Bidasoa Optika Errobide Irunen aurka, ozta-ozta irabazi zuten, 40-42, baina, hala eta guztiz ere, gogotsu irtengo dira garaipenaren bila. Izan ere, aurkariek 54-72 galdu zuten aurreko jardunaldian, Bera Bera Grosen aurka, eta etxean jokatuta aukera bikaina dute puntuak etxean geratzeko.
Laugarrenaren bila
Denboraldia luzea da oraindik, eta dagoeneko hiru partidu irabazi dituzte Eskoriatzako neskek: bi etxean eta bakarra, azkena, kanpoan. Ea etxean jokatuta eta zaleen animoekin garaipena lortzen duten.