Ekintza gehien izango dituen eguna bihar izango da. Hala, egunari hasiera emateko, 12:30ean euskal dantzak izango dira herriko plazan. Gero, 13:00etan, Euskaraz bizi nahi dut argazkia egingo dute, eta ondoren, bertso-kalejira izango da Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxe bertsolariekin batera.
Kalejiraren ostean, 14:30ean herri bazkaria egingo dute Egokiena elkartean, eta bazkalostean bertsolariak izango dira. 18:00etan, berriz, egunari amaiera emateko, Mihiluze erraldoia egingo da kontzejupean.
Domekan, aldiz, umeentzako zinea egongo da Ibarraundi museoan. Lotte filma ikusteko aukera izango da, euro baten truke, 17:00etan.
Abenduaren 3an, ikastolako gaztetxoek eta euskaltegikoek herriko plaza apainduko dute goiz osoan. Arratsaldean, berriz, 16:30ean, gaztaina erreak jateko aukera egongo da Luis Ezeiza eskolako patioan, eta ondoren, buruhandiak egongo dira leku berean. 17:30ean, haurrentzako jolasak eta euskarazko abestiekin osatutako spinning saio irekia egongo dira pilotalekuan.
Euskal kantuak spinningean
Areto txirrindularitzako saioetan, euskal musika gehiago erabiltzeko asmoz, 250 euskal abestiz osatutako bilduma bat erabiliko da Kirola Euskaraz programaren ekimenez. Hain zuzen ere, Aritz Alustiza musikariak eta Eli Rodriguez begirale bergararrak egin dute bilduma hori.
Jostailuen erakusketa
Hilaren 4an, arratsaldeko bostetan, euskarazko jostailu erakusketa egongo da kultur etxean. Azkenik, egitaraua ixteko, kantu kalejira egongo da herrian. Erakusketan, merkatuan dauden euskarazko eskaintzak ikusteko aukera izango da, eta ludotekako begiraleen aholkularitza ere izango da, adinera egokitzen dena egoki erosteko.
EGITARAUA
AZAROAK 29
12:30 Euskal dantzak plazan.
13:00 Euskaraz bizi nahi dut argazkia.
13:15 Bertso-kalejira Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxerekin.
14:30 Herri bazkaria Egokienan.
18:00 Mihiluze erraldoia kontzejupean.
AZAROAK 30
17:00 Umeentzako zinea: Lotte. Ibarraundin. Sarrera euro 1.
ABENDUAK 3
Goizean plazaren apainketa.
16:30 Gaztaina erreak Luis Ezeizako patioan.
17:00 Buruhandiak Luis Ezeizako patioan.
17:30 Haurrentzako jolasak pilotalekuan.
19:00 Spinning saio irekia pilotalekuan.
ABENDUAK 4
17:00-19:30 Euskarazko jostailu erakusketa kultur etxean.
Haurrentzako jostailu erakusketa abenduaren 2an, 4an eta 5ean.
19:00 Kantu kalejira.