Ardo dastaketako berrikuntzak, herritarren gustuko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko aza. 23a, 21:27

Zazpigarrenez egin zuen atzo, zapatua, Aitzorrotz Kultur Elkarteak, ardo dastaketa. Aurreko edizioetan moduan, herritar asko hurbildu ziren plazara herriko elkarteak egindako proposamenari erantzun ona emanaz.

Bost stand jarri zituzten; horietako lautan askotariko jatorri eta motatako ardoak banatu zituzten, eta pintxoak, berriz, bestean. Oraingoan ardoaren eskaintza zabalagoa ekarri dute Eskoriatzara, ohiko ardo motez gainera, Kataluniako, Alacanteko, eta Argentinakoak, besteak beste. Era berean, pintxoen eskaintzan, foierekin egindakoak izan ziren nobedadea. Ondo asmatutako aukeraketa, plazan ikusten eta entzuten ziren iritzien arabera.

Herritarak gustura ibili ziren, bada, txistulariek alaitutako plazan, postu batetik bestera saltoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak