Gaur egun sortzen ari garen plastikozko kontinentearen gaineko hausnarketa egitea du helburu istorioak. Ternuatik etorritako mikmak indiarraren laguntzarekin, garai baten balez betetako itsasoa garbitzeko abenturan murgildu zituzten ikusleak. Bidean topatutako askotariko pertsonaiekin, euskal arrantzalea eta Porrotxin tartean, Plastiker gaiztoari aurre egitea lortu zuten.
Herriko haurrak kantuan
Zapatuko abenturan ere, kantu berri eta zaharragoak batuta, pailazoek dantzan jarri zituzten ikusleak, horien artean zeuden: Gure esku dago abestiaren moldaketa bat, Niko Etxarten garai bateko Euskal Herria rock n´roll eta Eskuetan kantu ikurra.
Amaiera bitxia izan zuen baina zapatuko emanaldiak, ez zuten-eta ohitura duten moduan, Maite zaitut abestiarekin bukatu saioa. Haren lekua, San Pedro jaietan egin zuten Herrixa elkartuz ikuskizuneko kantu batek hartu zuen. Herriko haurrek osatutako abesbatzak pailazoekin taula gaina partekatuz, ederto borobildu zuten, bada, emanaldia