'Txo, mikmak txikia' ikuskizun berria izango da Eskoriatzan

imanol beloki 2014ko aza. 13a, 17:49

2012an Eskoriatzan izandako Bizi Poza ikuskizuna

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria estreinatuko dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Azaroaren 22an izango da, zapatua, 17:30ean, eta, oraingoan, Txo, mikmak txikia ikuskizunarekin etorriko dira.

Itsasoaren bestaldetik iritsi den indiarra aurkeztuko dute: Txo mikmak indiarra. Baita egurrezko ametsak esna egiten dituen Aitona Roke arotza ere. Biak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batuko dira mundua aldatzeko plana egiteko. Izan ere, itsasoa plastikozko zabortegi bihurtzen ari da, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Hala, Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dute, bertako kapitaina sagua izanik. Ekaitz eta haize bortitzetatik pasata, bira emango diote munduari, eta egurrezko ametsak maite ez dituen Plastiker garaitu.

Sarrerak salgai

Sarrerak gaur jarriko dira salgai Manuel Muñoz kiroldegiko leihatilan, sei eurotan. Antolatzaileek adierazi dutenez, adin guztietakoek beharko dute sarrera sartzeko.


Sarrerak lortu nahi dituenak  kiroldegira joan beharko du ordutegi honen barruan: martitzenetik egubakoitzera: 07:30-21:00, zapatuan: 09:00-13:00; eta domekan, berriz, 16:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak