Bigarren eskuko azokan postua jartzeko izenemate epea azaroaren 13an bukatuko da

Mirari Altube Arrese 2014ko azaroaren 10a

Bigarren eskuko azokako postuak, iaz.

Azaroaren 15ean, zapatua, egingo dute bigarren eskuko azoka. Plazan izango da 11:00etatik 14:00etara. Postua jarri gura dutenek aurrez eman behar dute izena, kultur etxera joanda. Hona bideak: 943-71 46 88 edo kultura@eskoriatza.net. Azken eguna azaroaren 13a da, eguena.

Azokan edozer saldu edo trukatu ahal izango da, beti ere bigarren eskukoak badira edo norberak egindako lanak: arropak, liburuak, diskoak, jostailuak, altzariak, bildumak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak