Aldaketa horien ondorioz gaur, astelehena, Udal telebista sarea jasotzen dutenek mozketak jasango dituzte. Udal sarean egin beharreko aldaketa guztiak egindakoan, erabiltzaile bakoitzak bere etxeko telebista berriro sintonizatu beharko du.
Aldaketok Telesko telebanaketa sarea dutenengan bakarrik izango dutela eragina jakinarazi dute; gainontzekoek bere telebista zerbitzariarekin konpondu beharko dute.
Antenaren tasa ordaintzeko epea
Bestalde, Udalak iragarri du antena kolektiboaren 2014ko tasa ordaintzeko epea zabalik dagoela. Abenduaren 2a arte izango da epea; behin data hori pasatuta, premiamendu bidez egingo dute diru bilketa