Orri-puntu lehiaketa deitu du Udal bibliotekak

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 11a, 09:00
Orri-puntua.

Datorren urtean Udal bibliotekan erabiliko den orri-puntua aukeratzeko lehiaketa deitu dute. Lanak bibliotekara eraman beharko dira abenduaren 9a baino lehen. Saria izango da 150 axtroki.

Lehiaketan edonork har dezake parte, ez dago inolako baldintzarik. Hona lanak izango dituen ezaugarriak: neurria, 21 x 5,50 zentimetro; eta teknika eta gaia libreak.

Orri-puntuak egilearen izenik gabe aurkeztuko dira bibliotekan. Bakarrik landu behar da alde bat, eta atzeko aldean lelo bat jarri. Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lelo bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
Epaimahaia nortzuk osatu duten esango da erabakia ezagutzera ematen den egunean bertan. Eta haren erabakia aldaezina izango da. Lan saritua Udalaren eskuetan geldituko da. Antolatzaileek egoki ikusiz gero, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo dutela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak