Herritarren iritzia jasoko dute biharko EskoHitzan

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 7a, 15:54
2012an egindako EskoHitzako bilera.

Iritzi, iradokizun, kexa eta ideiak aurkezteko aukera dute bihar herritarrek, gero Udal ordezkariei helarazteko. Laugarren EskoHitza ekimena egingo dute Denona delako lelopean. Manuel Muñoz kiroldegian elkartuko dira 10:00etatik 13:00etara artean.

Eskoriatzarrendako ez da ekimen berria, lehenengoa 2011n egin zutelako Hartu hitza! leloarekin. Orduan berba egin zuten hobetu beharreko gaien eta sortu beharreko zerbitzuen gainean. 150 lagun elkartu ziren, eta han jasotakoa gidari izan da hiru urteotako Udalaren kudeaketan.

Biharkoa, ostera, orain arte herrian egin dena eta egin ez dena aztertzeko bilera izango da. Iaz nork bere katilua eraman zuen kafe baten bueltan elkartzeko, eta oraingoan ere halaxe egingo dute. Gero taldetan banatuko dira gai ezberdinen gainean jarduteko.

EskoHitza gaztea, 16an

Bestalde, aurten, EskoHitza gaztea ere egingo dute gazteen iritzia jasotzeko. Azaroaren 16an izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak