Xalak eta Retegi Bik pilota aukeraketa izan dute gaur goizean Joseba Iñurrategi udal pilotalekuan. 12 pilota probatu ondoren, bi aukeratu ditu bakoitzak; pilotaren botea, frontoiaren zabalera… kontutan izanik. Goiz lasaia izan den arren, hainbat pertsona joan dira gaurko hitzordura. Izan ere, Eskoriatzako pilotazaleak gogotsu daude domekako lehia ikusteko.
Bi pilotariak gustura
Xala: "Materiala ona izan da. Hiru pilota oso berdintsuak dira. Retegi II.ak hartu duen pilota bat ezberdina da narru motagatik…, baina arazo barik. "
Retegi Bi: "Txapelketa osoan erabili ditudan antzeko pilotak aukeratu ditut. Narru marroizko pilotak dira, kontrolatzeko errazak ez direnak, baina politak dirudite.
Hala, gaurko pilota aukeraketa eta entrenamenduarekin pozik geratu dira bi pilotariak.
Domekako lau t'erdiko final laurdenetako buruz-buruzkoa 17:00etan izango da eta partidu estelar honen aurretik, ikuskizuna berotzeko, Jaunarena-Rezusta eta Altuna III-Barriola izango dira eskuz-binaka.
Sarrerak salgai
Sarrerak 25 eurotan daude salgai eguaztena ezkero; Urrestilla tabernan, Inkernun eta Dorleta liburu-dendan eros daitezke aurrez. Txarteldegian erosi nahi dituenak, berriz, ordubete lehenago erosteko aukera izango du egunean bertan. Hitzordura gerturatu ezin duenak, bestalde, ETB1en zuzenean ikusteko aukera izango du.