Pilota partidu profesionala azaroaren 9an Eskoriatzan

Josu Basterra 2014ko aza. 5a, 15:25

Yves Salaberri 'Xala' pilotari lapurtarra Eskoriatzan ariko da.

Lau t'erdiko finalerdietarako txartela lortzeko aurrez aurre izango dira Xala eta Retegi II.a domekan Eskoriatzako Udal Pilotalekuan, 17:00etan.

Final-laurdenetako partidua ikusi nahi dutenek Urrestillan, Inkernun eta Dorleta liburu-dendan eros ditzakete sarrerak aurrez. Bestela, domekan, 16:00etatik aurrera leihatilan ere egongo dira salgai. Sarrerek 25 euro balio dute.

Dena erabakitzeko

Oraindik ez du inork ziurtatuta finalerdietarako txartela, dena dago erabakitzeko. Retegik 11 tantoko aldeagatik irabazi beharko dio Xalari, eta, horretaz gain, Irujoren porrotari itxaron beharko dio sailkatu nahi badu. Bestetik, Xalak sailkatzeko partidua irabazi beharko du eta gainontzeko emaitzei itxaron. Beraz, ez da ezer erabakita egongo Irujoren eta Saralegiren arteko partidua jokatu arte.

Sailkapenerako partidua baino lehen, lagunarteko norgehiagoka bat jokatuko da giroa berotzen joateko. Partidu horretan, Jaunarenak eta Rezustak Altuna III.aren eta Barriolaren aurka egingo dute.

Bestalde, eguenean pilota aukeraketa egingo da. Beroketa 10:00etan hasiko da, eta 11:30etan pilota aukeraketa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak