Merkatariek komertzioen erakusleihoak tapatuko dituzte

Imanol Beloki 2014ko urr. 31a, 12:59

Axtroki Merkatari Elkartea osatzen duten 25 komertzioek kontzientziazio kanpaina hasi dute. Atzo, egun osoz egin zuten, eta gaur, egubakoitza, ere merkatu bat ixten denean erakusleihoan jartzen den paper marroiarekin tapatuta egongo dira komertzioak, herritarrak komertzioek eskaintzen duten zerbitzuaz jabetzeko.

Erakusleihoetan jarri duten  paper marroian hiru kartel daude, salgai dagoen komertzio baten ipintzen den moduan: Denon artean ekidin dezakegu, Gaur zabalik, bihar? eta Entre tod@s podemos evitarlo. Kartel bakoitzaren azpian Hemen bizi, hemen erosi esaldia joango da; hala, komertziorik gabeko herri bat nolakoa izango litzatekeen erakusteko. Esan beharra dago erakusleihoak tapatuta egon arren, komertzioak irekita egongo direla.

Komertzioek zozketa

Hemen bizi, hemen erosi zozketa egingo dute Axtroki Merkatari Elkartekoek azaroaren 7an, egubakoitza. Izan ere, Joseba Iñurrategik pilota partiduak antolatu ditu. Eta, hain zuzen ere, partiduetara joan nahi duenak sarrerak lortu ahal izango ditu Axtroki Merkatari Elkarteko komertzioek egingo duten zozketa bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak