Xabier Barandiaran (Ataun, 1969) soziologian doktorea da eta zientzia politiko eta soziologian lizentziatua ere bai. Deustuko unibertsitateko Donostiako campusean dihardu gaur egun.
Ikerketari, hezkuntzari, komunikazioari eta baita politikari ere emana, aurreko agintaldian, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteko buru izan zen. Gaur egun, EAJren Gipuzko Buru Batzarreko kidea da.
Bestalde, EITBko Administrazio Kontseiluko kide ere bada.
Hainbat libururen egilea da, betiere, politika, soziologia, komunikazioa edota erakunde publiko eta herritarren arteko harremanen gainekoak.