Aparteko ondoriorik izan ez duen sutea Eskoriatzan

Txomin Madina Milikua 2014ko urriaren 21a

Aranburuzabal kaleko eraikin baten izan da sutea.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, 19:50 aldera jaso dute Eskoriatzako Aranburuzabala kaleko eraikin baten sutea zegoen abisua. Azaldu dutenez, bizilagun bat sukaldean zebilela piztu da sutea; gizon batek zauri arinak izan ditu, eta lekuan bertan artatu dute. Eraikina egurrezkoa denez, suhiltzaileek, badaezpada ere eraikin osoa ikuskatu dute eta 21:20 aldera joan dira bertatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak