Areto futbola: berdinketa gazi-gozoa eskoriatzako taldearentzat, Presion Breaken aurka

Maialen Torres 2014ko urr. 19a, 14:27

Tentsioz betetako partiduan, lehia estua izan zuten bi taldeek

Partidu osoan zehar markagailuan behetik joan baziren ere, azken unean zazpinako berdinketa lortu zuen atzo talde eskoriatzarrak. Ideiak argi ez zituztela hasi zuten jokoa etxekoek, baina pixkanaka partiduan sartuz joan ziren, zaleen babesak lagunduta.

Ander Romero etxeko jokalariak aitortu duenez, "akats tontoek" ez zuten barkatu lehen zatian, eta Presion Breaken erritmo bizi eta "joko ona" gehituta, 1 eta 4ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren erdira, ordea, indarrak berreskuratuta irten ziren eskoriatzarrak, eta gogoz presionatu zituzten Presion Breakekoak. Abiadura irabazi zuten eta lerroak aurreratu zituzten, jokoan tentsioa areagotuz. Azken minutuan, atezaina ere jokalari zela, gol erabakigarriak sartu zituzten eta horrela lortu zuten zazpinako berdinketa.

Jokoaren gakoa, morala

Partiduan izandako gorabeherak taldearen moralak eragin zituela aitortu du Romerok. Taldearen "berpizteaz" hitz egitean, gainera, ez ditu zaleak ahaztu, eta esan du jokalariek asko eskertzen dutela harmailetan izan zen giroa eta zaleen ekarpena.

Partiduaren emaitzari begiratuta, eta hasierako markagailua kontuan hartuz, pozik dago Eskoriatzako taldea, baina, badakite, hotzean pentsatuta, irabazi zitekeen norgehiagoka izan zela atzokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak