Hitzordua egiteko udaletxera deitu dezakete herritarrek, eta beste ordutegi bat eskatzeko aukera ere badagoela jakinarazi du, merkatariendako, esaterako. Hona zenbakia: 943-71 44 07. Eta honako helbidera mezu bat ere bidal daiteke: eaj-pnv@eskoriatza.net.
Harreman zuzena
Ekainean izendatu zuten Regidor zinegotzi, Aitor Urrutiaren ordez, eta orduan dagoeneko jakinarazi zuen eskoriatzarrekin "harreman zuzena" izateko asmoa. Kalean jendeak egiten dizkiola eskaerak eta proposamenak esan du, baina modu "zabalagoan" eta leku "egokiagoan" hartzeko aukera eskaini gura die orain. EAJko ordezkariek zera gaineratu dute: "Regidorrek herritarrekiko harreman zuzena sustatu nahi du bere zinegotzi karguari zuzeneko esperientzia eta proposamenak gehitzeko".