Bihar hasiko dituzte Aldaipe elkartean ehiza postuen zozketak

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 7a, 11:35

Bihar, urriak 8, hasiko dira Intxaurtxueta auzoan dagoen Aldaipe elkartearen egoitzan zozketak egiten, eta eguenean ehizatzera joan ahal izango dira. Izena emateko ordutegia izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Uso pasan ehizatzeko zozketak izango dira bihar hasi eta azaroaren 30a bitartean egingo dituztenak.

Bosgarren zonaldean daude postu horiek. Lehenengo lerroan, Lete-Apotzaga-Marin: 98 postu. Eta bigarren lerroan, Aratz parkea-Aizkorri (Alabita-Aranguren): 73 postu.

Aldaipe ehiza eta arrantza elkarteko arduradunek jakinarazi gura diete zozketetara datozenei derrigorrez bete beharreko hainbat arau daudela (2007ko urriaren 25eko foru agindua). Hona:

  • Zozketan parte hartzeko "Pasa" txartela izan behar da derrigorrez (Gipuzkoako federatua-autonomiakoa-nazionala).
  • "Pasa" txartelarekin batera nortasun agiria aurkeztu behar da.
  • Ehiztari bakoitzak bere txartela erakutsi behar du.
  • Ehiztari batek ezin badu zozketara joan lan kontuengatik, beste bati eman ahal izango dio sinatutako ordezkaritza zozketan parte hartu ahal izateko (txandatan lan egiten duela arrazoitu beharko du ezin denak joan eta nortasun agiriaren kopia aurkeztu; ordezkaritza jaso duenak ere aurkeztu behar du nortasun agiriaren kopia).
  • Ehiztari bakoitzak zozketako txartel bakarra aurkeztu ahal izango du.
  • Ordezkari izenda daitezke helduak edo ehizatzeko baimena duten adin txikikoak (ordezkaria ere ehiztaria baldin bada horrek ezingo du aurkeztu gero bere zozketa txartela).

Argibide gehiago gura duenak jo dezala Aldaiperen egoitzara: Intxaurtxueta 9, behea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak