Gernika Bizkaiak eraman du Euskal Kopa, EHU Donostiari 87 eta 56 irabazita

Gernikako neskak ziren Euskal Kopako faborito eta aurreikuspen guztiak beteta eraman dute azkenean kopa. Iaz igo zen Gernikako taldea lehen mailara eta aurten ligari heltzeko talde bikaina dutela erakutsi dute aste bukaeran.

Finalean, partidu osoan markagailuan aurretik joan da Gernika: 15-28 lehen laurdenean; 29-40 bigarren laurdenean; 41-62 hirugarren laurdenean; eta 56-87 bukaeran.

Erasoan, defentsan eta saskiratzeetan aurretik izan dira gernikarrak, jokalariek duten maila onaren erakusgarri.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.