Haurren heziketan laguntzeko formazio zikloa egingo du Hezkuntza Foroak

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 3a, 09:24

Nerea Mendizabal aditua.

Haurren heziketa eta komunikazioa ardatz dituen formazio zikloa antolatu du udazkenerako Eskoriatzako Hezkuntza Foroak: Koldotxo guraso elkartea; Arizmendi ikastolako gurasoak; eta Luis Ezeizako gurasoak. Nerea Mendizabal adituak gidatuko ditu formazio eskola horiek, eta txikienak izango ditu ardatz.

"Haurren heziketan eta komunikazioan aditua den Nerea Mendizabalekin antolatu dugu zikloa, hiru gai nagusi jorratzeko", jakinarazi du Maider Etxanizek, Gazteria teknikariak. Eta gai horiek dira: emozioak eta mugak; zigorrak eta aukerak; eta errespetuzko komunikazioa. "Psikopedagogian lizentziatua da Mendizabal, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, hezitzailea haur masajean eta guraso, hezitzaile eta haurren harremanetan aditua", gaineratu du Etxanizek. Saio horiek, batez ere, 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei, hezitzaileei eta irakasleei zuzenduta daude, baita interesa duten gainerakoei ere.

Egitaraua

  • Urriak 23

Hitzaldia: Haurren emozioak eta mugak.
Non: Kultur etxean.
Ordua: 15:00etan, gazteleraz.
Ordua: 17:30ean, euskaraz.

  • Urriak 30

Hitzaldia: Zigorren aurrean beste alternatiba batzuk.
Non: Kultur etxean.
Ordua: 15:00etan, gazteleraz.
Ordua: 17:30ean, euskaraz.

  • Azaroak 6

Hitzaldia: Errespetuzko komunikazioa bizitzarako komunikazioa.
Non: Kultur etxean.
Ordua: 17:30ean, euskaraz.

  • Azaroak 17

Hitzaldia: Errespetuzko komunikazioa bizitzarako komunikazioa.
Non: Kultur etxean.
Ordua: 15:00etan, gazteleraz.

Izenematea urriaren 8tik

Izena emateko epea datorren eguaztenean, urriak 8, zabalduko dute. Eta eman ahal izango da honako lekuetan: Jose Arana; Luis Ezeiza; Almen; eta kultur etxea (Gazteria zerbitzua).
Hitzaldi bakar batean edo hiruretan (euskaraz eta gazteleraz egingo dituzte hirurak) eman daitekeela jakinarazi dute antolatzaileek "norberaren interesaren arabera". Azken eguna urriaren 21a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak