Hona Ezker Anitza-IUk emandako arrazoiak:
"Udalbatzak alkatearengan duen kontrol demokratikoa desagerrarazi gura dute; ahots alternatiboak desagerrarazi udaleko politikagintzan erabateko garrantzia duten erabakietan; eta PPk euren erakundeetan josi duen sare ustela sendotu, testigurik gabe.
PPk udaletarako proposatutako hauteskunde erreformak gure herri eta hiritako demokraziarekin bukatu gura du: gehiengorik ez duen auzokidearen, zinegotziaren edo alderdiaren ahotsa isilarazi gura du.
Erreforma honek ez du gure demokrazia biziberrituko, horren gainbehera ekarriko du: pluraltasunarekin bukatu eta udalak erakunde ilunean eta demokrazia gutxikoan bihurtu.
Erabaki horren atzean ezkutuko erabakia dago: Udaletan boterea ez galtzea haizea alde ez duten garai honetan; botere kuotari eustea ahal den moduan eta arauak aldatuta azken orduan.
Inork ez dezala ikusi, inork ez dezala galdetu, inork ez dezala ezagutu, inork ez dezala kontrolatu, inork ez dezala kritikatu udal bakoitzean egiten dena, eta hala, herriko kazikearen zerbitzura dauden "kortijo" bihurtu udaletxeak".