Eskoriatzako erretiratuei, omenaldia

Txomin Madina Milikua 2014ko irailaren 28a

Gaurko bazkariko une bat

Udalak Olazar Erretiratuen Elkarteak laguntzarekin antolatuta, herriko erretiratuek omenaldia jaso dute Eskoriatzan. Goizeko saldaren eguerdiko mezaren ostean, 210 pertsona inguru elkartu dira giro ona nagusi izan den bazkarian, eta edadetuenek, 95 urteko Pablo Ganboak eta 94 urteko Elena San Vicentek opari berezia jaso dute. Dantzaldia ere izan dute bazkalostea animatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak