Fernando Eskoriatza plaza eta inguruak, jolasparke erraldoi

Txomin Madina Milikua 2014ko ira. 27a, 17:02

Udalak, guraso elkarteak eta Txirikila aisialdi taldeak antolatutako 'Plazara jolastera! Kalea gure jolasleku' ekimenarekin, jolasparke erraldoi bihurtu ziren atzo arratsaldean Eskoriatzako Fernando Eskoriatza plaza eta inguruko kale eta plazak.  Zapi jolasean edo hula-hooparekin batzuk, tiragomarekin besteak... Askotariko jolasak egon ziren eta neska-mutiko eskoriatzarrek ez zuten ondo pasatzeko aukera galdu. "Arratsaldetan Jose Arana kalea oinezkoendako izango denez, kalean jolasteko ohiturak eta espazioak berreskuratzeko aukera aproposa iruditu zitzaigun" zioen Udaleko Gazteria teknikari Maider Etxaniz, eta ekimenak izandako erantzunarekin pozik zegoen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak