Plazak jolasleku ere badirela erakutsiko dute bihar

Jon Berezibar 2014ko ira. 25a, 09:37
Zenbait gaztetxo, plazan, jaietan jolasean.

Plazara jolastera! deiarekin plazak eta inguruak jolaserako berreskuratu gura dituzte Udalak, guraso elkarteak eta Txirikila aisialdi taldeak. Umeentzat jolasak eta txokolatada egongo dira.

Jaia arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Soka saltoan, hula-hopean, diabolotan, slack-linean, bote botean, twisterrean, antzinako jolasetan, eta horrelakoak izango dira, besteak beste antolatuko diren jolasak. Herriko Plazan, Kontzejupen, Gernika plazan, Santa Marinan, Bolintzo parean eta errepideak ipiniko dituzte jolasguneak, makina bat jarduerarekin.
 
Arratsaldeko 19:00etan, txokolatea banatuko da parte-hartzaileentzat. Antolatzaileek nork bere edalontzia eramateko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak