Antsietatea murrizteko ala orekatzeko, jaten ikasteko saioak Eskoriatzan

Jon Berezibar 2014ko irailaren 11

Elikatze kontzienteari buruzko ikastaroa antolatu dute "janariak bizitza-iturri bezala duen garrantziaz konturatzeko". Irailaren 23an hasiko da eta sei saio izango ditu. Gizarte zerbitzuetan eman daiteke izena hilaren 17ra arte.

EraiN taldeko Virginia Belategi izango da hizlaria. Irailaren 23an eta 30ean eta urriaren 7, 14, 21 eta 28an izango dira saioak Kultura Etxean (18:00 - 20:00). Besteak beste elikagai bakoitzaren ezaugarriak eta gorputza garbitu eta orekatzen laguntzen duten dietak aztertuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak