Uztailaren 16an, Karmengo Amaren egunean, bete zituen 105 urte, eta omenalditxoa jaso zuen orduan Udal ordezkarien eta Olazar erretiratuen elkarteko kideen partetik. Alai eta umoretsu hartu zituen zoriontzera eta oparia ematera hurbildutako guztiak zaharren egoitzan, azken urteotan bizileku zuen etxean.
Bestalde, abuztuaren 7an, Bernabe Errasti Ibartzabal hil zen, 104 urte zituela.