Gipuzkoa GBC hobeto moldatu zen Eskoriatzako saskibaloi jaialdira

Gipuzkoa Basketek eta Baskoniak lagunarteko partidua jokatu zuten atzo, astelehena, Eskoriatzan. Hala, klubaren 50. urteurrena ospatzeko modu ezinhobea izan zen, puntako saskibaloia herrira ekartzea, alegia. Eta, hitzorduaz 500 lagun inguruk gozatu zuten. 67-52 irabazi zuen talde gipuzkoarrak, aurre-denboraldi honetan lanak gasteiztarrek baino aurreratuago dituztela erakutsita. 

Bi taldeetan etengabeko aldaketak egin zituzten, jokalarien artean minutuak banatuaz.  Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen GBCk erakutsi zuen, oraingoz, taldea landuago dagoela. Aipagarria Dani Diez-en parte-hartzea, talde donostiarraren azken orduko fitxaketak taldearendako jokalari garrantzitsu izan daitekeela erakutsi zuelako. Madrildarrak partidua amaitzeko 4 minuturen faltan egin zuen kantxara salto, baina nahikoa izan zen partiduko onena bilakatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.