Bi taldeetan etengabeko aldaketak egin zituzten, jokalarien artean minutuak banatuaz. Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen GBCk erakutsi zuen, oraingoz, taldea landuago dagoela. Aipagarria Dani Diez-en parte-hartzea, talde donostiarraren azken orduko fitxaketak taldearendako jokalari garrantzitsu izan daitekeela erakutsi zuelako. Madrildarrak partidua amaitzeko 4 minuturen faltan egin zuen kantxara salto, baina nahikoa izan zen partiduko onena bilakatzeko.