Eskoriatzako Udaltzaingotik emandako xehetasunen arabera, iluntze partean, aparkatuta zegoen auto bat atzerantz irteten ahalegindu zenean, loreontzi erraldoia kolpatu eta lurrera bota zuen. Eta guztion harridurarako, gainera, auto-gidariak ihes egin zuen istripua izan ostean.
Loreontzia dagoeneko bere lekuan ipinita dagoela jakinarazi dute.