Arana kalean oinezkoei lehentasuna eman guran

Ubane Madera 2014ko abu. 2a, 08:00
Arana kalea itxita dagoenean ibilgailuek izango duten ibilbidea.

Eskoriatzako Udalak Irailaren 5etik aurrera lehentasuna eman nahi die oinezkoei Arana kalean. Kalea ixteko ordutegi proposamen bat landu dute, baina, "azken erabakia hartu aurretik, zure iritzia jakin nahi genuke", adierazita dei egin die herritarrei iritzi-emate horretan parte har dezaten, abuztuaren 24a aurretik.

Eskoriatzako Udalaren proposamena honakoa da (oinezkoendako):

  • Astegunetan: 16:30etik- hurrengo eguneko 06:00ak arte.
  • Zapatuetan: 13:30etik- 24:00etara.
  • Domeka eta jai-egunetan: 00:00etik- 24:00etara.

Abuztuaren 24a aurretik

Iritzia emateko, berriz,  bi bide daude:

E-postaz: obraetazerbitzuak@eskoriatza.net helbidera. Edo Eskoriatza.netatarian dagoen orria deskargatu eta udaletxera bertara eramanda. (Harrera ordutegia: 10:00 – 13:00)

Abuztuaren 24a aurretik egin behar da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak