Aste zapatistako zozketak badu irabazlea

Mirian Biteri 2014ko uzt. 24a, 17:00
Zozketako irabazlea.

Bergara aldera joan da aurten Eskoriatzan egindako aste zapatistaren bueltan antolatutako zozketaren saria.

Aste zapatista finantziatzen laguntzeko helburuarekin saldutako txartel irabazlea Maite bergararrak zuen; hain justu, 880 zenbakia.

Jakina denez, azken urteotan, aste zapatistaren barruan Gipuzkoako Elikagaien Bankurako elikagaiak ere jaso izan dira, eta aurten ere horrela izan da. Hain justu, Fagor Ederlanen eta herrian bertan egin da bilketa, eta antolatzaileek jakinarazi dute ehun kilotik gora elikagai jaso direla.

Amaitu aurretik, modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak