Eratu eta Kashbad taldeekin agurtu dute bihar Errekan Gora jaialdia

Mirian Biteri 2014ko uzt. 25a, 10:00

Amaiera borobila emango diote bihar, zapatua, Aitzorrotz Kultura Elkarteak antolatutako Errekan Gora jaialdiari. Kashbad eta Eratu taldeak arduratuko dira horretaz. Santa Mariñe plazan joko dute, 22:00etan.

Eratu taldekoak izango dira agertokira igotzen lehenak; horiek amaitzean, Arrakala izeneko lan berria  aurkeztuko dute Kashbad taldekoek. Aitzorrotzekoek jakinarazi dute barra zerbitzua jarriko dutela, 20:00etan hasita.

Balorazio positiboa

Orain arte Errekan Goran parte hartu duten taldeen balorazioa ere egin du Iñaki Kortazar antolatzaileak. "Oso pozik" daudela jakinarazi du, kontzertu guztiek "bere tokia" izan dutelako, eta harrera "ezin hobea" izan dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak