Abuztuaren 4tik 8ra bitartean, bisita gidatuak egingo dituzte Eskoriatzan

Mirian Biteri 2014ko uztailaren 24a

Aurten ere bisita gidatuak gertatu dituzte Eskoriatzako Ibarraundi museokoek. Abuztuaren 4tik 8ra bitartean izango dira horiek.

Hain justu, astelehenean, abuztuak 4, Zubiateko labea ikusteko aukera izango da; martitzenean, Elorretako errota; eguaztenean, Ibarraundi museoa; eguenean, Eskoriatzako herria; eta egubakoitzean, Atxorrotz. Azken horretan, ingurune horretan egiten diharduten lanak azalduko ditu Iñaki Sagredo historialariak.
Bisita guztietarako hitzordu bikoitza dago: 11:00etan, euskaraz izango dira azalpenak, eta 12:00etan, gazteleraz. Debalde dira bisita guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak