Patin Gaua egingo dute eguenean, Eskoriatzako bidegorritik

Mirian Biteri 2014ko uzt. 21a, 10:27

Udako gauak aprobetxatuta, Eskoriatzan Patin Gaua egingo dute asteon bosgarrenez. Hain justu, eguenean egin dute hitzordua, 22:00etan, plazan. Kaskoa eroatea derrigorrezkoa dela gogorarazi dute antolatzaileek.

Azkenaldian asko dira patinetan ibiltzea gustuko dutenak, eta ohikoa izaten da gurpilak oinetan dituztenak herriko kaleetatik zein bidegorritik ikustea.

Antolatzaileak horretaz jabetu ziren eta orain dela bost urte hasi ziren Patin Gaua antolatzen; hasiera batean, eskoriatzarrek bakarrik parte hartzen bazuten ere, urteekin zabaltzen joan da hitzordu hori, eta gaur egun, inguruko herrietakoak ere etortzen dira topagune horretara.   

Tren geltoki zaharretik

Esan bezala, 22:00etan emango diote hasiera martxa herrikoari. Bidegorrira joango dira jarraian, eta tren geltoki zaharretik gora eta behera, ordu eta erdi inguru ibili ostean, plazara itzuliko dira parte-hartzaileak. Urtero moduan, txokolatea eta zukua banatuko dute guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak