Taldetik salatu dute 1981ean torturapean sinatutakoak epailearen aurrera berresteko deitu dituztela. Hau dela eta, martitzenerako kontzentrazioa deitu dute Fernando Eskoriatza plazan (18:00etan) eta gero mozioa aurkeztuko dute udaletxean egingo den osoko bilkuran.