Eguerdiko 12:30ean izan da gertaera, Eskoriatzatik Arrasaterako norabidean zetorren emakumezko txirrindularia –Gi 627, Eskoriatzako tunelaren ondoan– bizikletatik erori da, eta buruan kolpe bat hartuta Santiagoko ospitalera eraman dute Larrialdi Zerbitzukoek. Ertzaintzak baieztatu duenez bakarrik erori da ziklista, ez du auto batek harrapatu. Adina ere jakitera eman dute, 35 urte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.