Orain dela hiru urteko udal hauteskundeetan bi zinegotzi lortu zituen Elizateen Elkarteak: Iñaki Madinabeitiak eta Iker Akizuk hartu zuten orduan kargua; azken horrek utzi egin zuen, eta haren ordez, Rosi Arkarazo sartu zen. Zerrendei begiratuz gero, Dorleta Aperribaik bete beharko luke orain Madinabeitiaren lekua.