"Gogorra baina polita" izan da EskoXtrem

Jagoba Domingo 2014ko uzt. 12a, 13:40

Pista estuetatik ibili dira txirrindulariak.

Hitz horiek erabili dituzte EskoXtrem mendi bizikleta martxa egin duten kirolariek proba deskribatzeko. Lokatza artean eta pista estuetatik egin dituzte 37 kilometroko ibilbidea-luzea- edo 21 kilometrokoa-motza- Fernando Eskoriatza plazatik abiatu diren 145 txirrindulariek.[ARGAZKIAK]

Bizikleta gainean hiru ordu pasatxo egin ostean, aurpegiak lokaztuta baina irribarretsu iritsi dira EskoXtrem mendi martxako 25. edizioan parte hartu duten kirolariak. Aurten ibilbidean hainbat aldaketa egin dituzte antolatzaileek, berau teknikoagoa bihurtze aldera, eta helburua lortu dutela argi geratu da. Batek baino gehiagok bizikleta esku artean eraman behar izan du aldapa batzuetan, izan ere, aurtengo edizioak abilezia nahikotxo eskatzen zuen. Hala ere, kirolari zein antolatzaileak pozik amaitu dute 25. EskoXtrem martxa eta mendi bizikleta martxek gurean osasuntsu daudela frogatu dute; besteak beste Errioxatik, Nafarroatik edo kostaldetik ere jendea etorri da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak