EskoXtrem martxa bihar, bidezidorretan oinarrituta

Xabier Urzelai 2014ko uzt. 11a, 12:34

Gatzagako martxako irudi bat.

Biziberritu edo hil, pentsatuko zuten Eskoriatzako mendi bizikleta martxa antolatzen ibiltzen diren lagunek. Eta lehenengo aukeraren aldeko apustua egin dute, bihar, zapatua, egingo duten EskoXtrem-en ibilbidea ikusita. Lehen urrian egiten zutena uztailean egingo dute, honenbestez, eta berrikuntzetik dator karrera.

"Jendea gauza berri bila dabil, eta Arrasateko, Aretxabaletako edota Oñatiko mendi bizikleta martxek joera berria izan dute azken bolada honetan, bidezidor gehiago, jaitsiera teknikoagoak... Hala, Eskoriatzako martxak 25 urte beteko ditu, eta erabaki dugu guk ere pista zabalak alboratzea eta beste proposamen bat egitea", adierazi du Iban Diaz antolatzaileak.

Emaitza ikusgarria izango da, seguru, baina horrek lan galanta dakar aurretik: "Irailean hasi ginen bidezidorrak bilatzen, berriak egiten, bata bestearekin lotzen... Emaitzarekin gustura geratu gara, baina ikusteko dago jendeak zapatuan zer esaten digun".

Ibilbide motza (21 kilometro) zorrotza dela aitortu digute eta luzea (37 kilometro), berriz, sasoian daudendako. "Jaitsiera politak daude, teknikoak, baina egingarriak. Eta bai, inguruko jaitsiera eder guztiak egiteko, lehenengo igo egin behar da".

Bihar, zapatua, 09:00etan hasiko dute martxa, eta 08:15etik egongo dira izenak hartzen (15 euro), plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak