J. P. Brass nafarrek eskoriatzarrak musikalki harrapatu zituzten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko uzt. 6a, 19:06

Egubakoitzean aurtengo Errekan Gora jaialdia zabaldu zuen Amparo Sanchez eta haren taldekideei lekukoa hartuta Iruñeko J. P. Brass talde dibertigarriak emanaldi bikoitza egin zuen, atzo, zapatuan. [ARGAZKIAK]

Herriko plazan egin zuten emanaldi nagusia; aurrez baina, iluntzean, herriko askotariko txokoetan geldiuneak eginda emanaldi ibiltaria egin zuten. Hasiera baten kamioneta baten egiteko asmoa bazuten ere, Arlabango igoerak baldintzatuta, oinez egitea hobetsi zuten Aitzorrotz kultura elkartekoek.

Haizezko askotariko musika tresnak (saxoak, tronpetak, tuba...) batzen dituen Iruñeko talde gazteak, kantu propioekin osatutako emanaldi dibertigarriak egin zituzten, bezperan, egubakoitzean kaleratutako diskoa besapean hartuta. Talde freskoa dela eta lotsa etxean ahaztuta utzi zutela argi erakutsi zuten.

Herritarrak bete-betean harrapatu zituzten, Hamelingo xirulariak bailiran herrian zehar elkarrekin ibiladi musikala eginez. Gauean ere, zale asko batu zituzten, dantzan egitera animatzea lortu ez bazuten ere, abestera eta txaloekin kantuaetan laguntzera animatuaz.

Hurrengoa, Anje Duhalde

Hurrengo asteburuan ez da Errekan Gora jaialdiko kontzerturik izango eta bi aste barru, uztailaren 18an hartuko du lekukoa aski ezaguna den Anje Duhaldek, Azkoaga-Eneako hoteleko lorategian. Askotariko talde eta musikariekin egin ditu elkarlanak, Akelarre taldearekin, horien artean. Bizkar gainean dituen askotariko diskoen gainbegiratu akustikoa egitera dator Eskoriatzara, gitarra eta bere ahotsa lagun bakar dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak