Amparo Sanchezen boskoteak listoia altu jarri du Errekan Goran

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko uzt. 5a, 11:53

Gozoa da HUHEZIko klaustroa eta hare gozoagoa musikaz jantzia; txiki geratu zen baina atzo, egubakoitza,  Amparo Sanchez (Amparanoia oiha) eta haren taldearen kontzertuan. Eskoriatzarrak eta bailarako beste herrietatik etorritako zale asko batu ziren Errekan Gora aurtengo edizioaren lehenengo hitzorduan. Bi zatitan banatutako emanaldia egin zuten: akustikoa, entzutekoa, lehenengoa; eta dantzagarriagoa bigarrena, besteak beste, Amparanoia taldearen doinuak oinarri hartuta. [ARGAZKIAK]

Ordu eta erdi pasako kontzertu borobila egin zuten, haur txikiak eta publiko nagusia elkarrekin nahastutako zaleen artean; horietako gutxi batzuk lehenengo ilaratan zeuden aulkietan jarrita, zutik eta dantzarako prest baina zale gehienak. Lehenengo kantutik erakutsi zuten musikariek ere, gustura zeudela eta dena ematera etorri zirela, etengabe eskerrak emanez kantuen artean.

Lasai hasi eta dantzan bukatu

Alma de cantaora eta urrian kaleratuko duten Espiritu del Sol lanetako kantu lasaiak bilduaz osatu zuten emanaldiaren lehenengo zatia. Formatu akustikoan eta hitz sakonak, serioak, kantatuz bete zuten, bada, kontzertuaren lehenego erdia. Lasaitasunak algarari eta jaiari egin zion baina, gero lekua; Alma de cantaora laneko kantu biziagoak eta Amparanoia garaiko kantuekin jarraituz errepertorioa. Amparo abeslariak eszenatoki azpian zeuden aulkiak erretiratzeko eskaera egin eta berehala egin zion kasu publikoak, txukun txukun eretiratuz bakoitzak berea. Aretoa dantzalekua bilakatu zen bete-betean.

Penaz bukatu zuten alde bietakoek emanaldia; denak pozik., publikoa, musikariak eta baita antolatzaileak ere. Hasiera borobila eman zioten guztien artean, aurtengo Errekan Gora jaialdiari.

Azkoaga-Enea hotelean lo eginda, goizeko 11:00ak bueltan abiatu dira Amparanoia eta haren taldekiadeak Tarrasara, han beste kontzertu bat egingo dute-eta gaur.

Iruñeako J&P Brass taldeak hartuko du gaur lekukoa

Gaur, zapatua, herriko plazan egingo dute 22:30etan hasita kontzertua nafarrek, askotariko estilotako kantuak aukeratuta, emanaldi dibertigarria izango dena. Ikusgarria izango da, era berean, herriko kaleetan zehar iluntzean egingo duten emanaldi ibiltaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak