Arlabango mendatean egingo dute bihar auto igoera. Lasterketa 15:00etan hasiko bada ere, bi ordu lehenago itxiko dute errepidea. Sari banaketa, berriz, plazan izango da 20:00ak aldera. Antolatzaileek jakinarazi dute proban parte hartuko duten autoak ikusgai egongo direla goizean, herriko tren geltoki zaharrean; eta ilunkeran, plazan bertan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.