Lehen Amparanoiako Amparo, Amparo Sanchez orain; antzekotasunik edo desberdintasunik bien artean?
Bihurrikeria eta jaia zen oinarrian Amparanoia; orain berriz, bihurrikeria guztiz alboratu barik, kantuekin bihotzeraino heltzea da asmoa. Amparo Sanchez, pertsonalagoa edo intimuagoa da.
Alma de cantaora diskoarekin zatoz, baina urrirako duzu hurrengoa.
Oraintxe grabatu dut Arizonan eta Euskal Herrian nahastu gero, Calexico lagunekin Espiritu del sol lana. Emakume moduan izan dudan bilakaeraz, abesten dut, besteak beste.
Liburu bat duzu labean.
Irailean kaleratuko dut La niña y el lobo; 14-24 urte nitueneko autobiografia da. Orduko bizipenak partekatu gura ditut egun indarkeria matxista bizi duten edo ama nerabeak diren emakumeekin.