Errekan Gora jaialdiko lehenengo emanaldia, Amparo 'Amparanoia' egubakoitzean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko uzt. 2a, 11:20

Herriko jaiak bukatuta, Errekan Gora jaialdiak hartuko du Eskoriatzako kultura eskaintzaren lekukoa. Lehenengo asteburuan bi izango dira. Besteak beste, flamenko eta fusio ukituekin, ekingo dute etzi, Amparo Sanchez (Amparanoia ohiak) eta haren taldeak, HUHEZIko klaustroan. J&P nafarren brass doinuek hartuko dute hurrengo egunean lekukoa. Anje Duhalde eta Kashbadek ere joko dute datozen asteetan.

Herriko jaiak bukatuta, Errekan Gora jaialdiak hartuko du Eskoriatzako kultura eskaintzaren lekukoa. Udalaren eta beste hainbat erakunderen babesa badu ere, Aitzorrotz Kultura elkarteak du oraingoan ere antolatzeko ardura nagusia.

Aurrekoekin alderatuz ekitaldi gutxiago badira ere, erronka bikoitzari egin diote aurre uztailaren 4an hasiko den egitarauan: musikari ezagunak ekartzea batetik; eta herriko txoko ezberdinetara heltzea, bestetik.

Bigarren asteburuan ez da emanaldirik izango eta uztailaren 18an, Azkoaga Eneako terrazan izango da Anje Duhalde, bere gitarra bakarrik lagun duela.

Azkeneko zapatuan, uztailaren 26an, izango da azkena. Kontzertu bikoitza:Kashbäd eta Eratu! berriz, telonero moduan. Santa Marina plazan joko dute eta Aitzorrotzekoek barra zerbitzua jarriko dute 20:00etan hasita.

Aurreko edizioen bidetik  

2008an sortu zuten jaialdia, herriko kultura eskaintzari bestelako ekarpena egiteko. Aurtengo erronka nagusia ekimena herrian sustraitzea eta, era berean, bailaran indartzea dute Aitzorrotzekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak