50 urte bete ditu herriko kirol elkarteak eta horregatik, izan dute txupina botatzeko aukera. "Ohore bat izan da eta oso pozik gaude", azaldu du elkarte presidente Jabi Corbalek. Hau baina ez da festetako hasierako ekitaldi bakarra izan, herriko gaztetxoek margo lehiaketa izan dute. 3 eta 5 urte arteko onena Enaitz Carmona izan da. 6 eta 9 urte bitartekoa Nahia Mateos eta 10 eta 12 urte arteko onena aldiz, Ainhoa Loiti. Hiruek opari banarekin hasi dituzte aurtengo jaiak.
Herriko balkoi ederrenaren jabea aldiz Bega Barko izan da. Barkok sorpresaz eta oso pozik jaso ditu udal ordezkariek eman dioten orkidea eta 100 axtrokiak.
Eskoriatza jai eta parrandarako leku aproposa izango da datozen lau egunetan.