Eskoriatzako loreontzi berriak apurtu dituzte bart

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko eka. 28a, 12:52

Goizean apurtuta azaldu dira Jose Arana kalean jarri berri dituzten loreontzietako bost. Ontziak iraulita eta bertako loreak eta lurra zoruan barrena zabalduta azaldu dira.

Udaletik aurreratu dutenez, duela bi aste eskas jarritako lorontziak ziren, eta erabat gaitzetsi dute gertakaria. "Bandalismo hutsa" dela esan dute.

Lorontziez gain, Gernika plazan zenbait mahai eta aulki ere apurtu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak