Saioa bukatu bezain laster, eta bazkaltzeko ordua iritsi arte, nahi duen guztiak herrian egiten diren talorik gozoenak dastatzeko aukera izango du; janaria eztarrian behera hobeto irrista dadin, gainera, sagardoa ere egongo da.
Edozein festatan bezala, hemen ere ospakizuna mahaiaren buelta ospatuko dute nagusi eta gazteek 14:30ean.
Bazkaloste animatua
Tripa ondo bete eta gero, Jainaga eta Narbaizaren erromeriak altxatuko ditu eskoriatzarrak aulkietatik, eta, gogotik dantza egin eta gero, I. Irrintzi Txapelketaren txanda iritsiko da. Urteetan kantu txapelketa egin ostean, aurten antolatzaileek abestiak irrintziengatik aldatu dituzte.
18:30ean euskal preso eta errefuxiatuen aldeko kalejiraren txanda izango da, eta, horren ostean, joan den urtean berreskuratu zuten buruhandien txirrindulari lasterketaren txanda iritsiko da. 2013ko San Pedro jaietan eguerdian egin eta gero, aurten 19:00etara pasa dute txapelketa original hori.
Akerbeltz taldeak izango du aurten eguna borobiltzeko ardura, eta, 20:00etatik 00:00etan bandera jaitsi eta trumoikada argitsua iritsi arte, nahi duen guztiak plazan gogotik dantza egiteko aukera izango du.