Bibote festa, joko berriak eta 'playback'-a txosnetan

Imanol Gallego 2014ko eka. 26a, 12:03
Txosna batzordeko kideak, egitarauaren aurkezpenean.

Aurreko urteetan baino jai egun bat gehiago izango du aurtengo San Pedro jaietako txosnetako egitarauak.

zan ere, hilaren 27an, egubakoitza, emango diete hasiera jaiei. Bibote Eguna ospatuko da egun horretan lehen aldiz, eta arratsaldean egongo den photocall-ean argazkia atera beharko da benetako bibotearekin edo artifizialarekin; sari banaketa gauean egingo dute. Bestelako berrikuntzarik ere izango da: hilaren 30eko Kuadrilla Egunean joko berriak egingo dituzte.


Aurten ere Eingeinkeko kideak, presoen lagunak eta herritar talde bat ibili dira txosnetako egitaraua gertatzen. "Ez da, baina, egitarau soila. Gure nahia da gune alternatibo, libre eta dibertigarria sortzea. Gune bat non ez diren errespetu faltak onartuko, ez eta jarrera xenofobo, homofobo edo matxistarik", azaldu dute Txosna Batzordeko kideek.


Hasiera berezia

Txosnetan jaiak egun bat lehenago hasiko dituzte: Bibote Eguna ospatuko dute egun horretan. Txosnetan photocall-a jarriko dute eta parte hartu nahi dutenek argazkia atera beharko dute bertan. Gauean egingo dute sari banaketa, eta sariak horrela sailkatuko dituzte: bibote natural onena, bibote artifizial onena eta Txirotutako Uranioak saria.


Horrez gain, Eskoriatzako IV. bandera egongo da jokoan. Parte hartzeko izena eman beharko da, hilaren 25a baino lehenago, Inkernun, Aldatzen edo Facebooketik mezu bat bidalita. Gauean, playback txapelketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak